Amona eta beste hamar

Ander Izagirre


 

"Atotxan, haurtzaro bakarti, estoiko eta zoriontsua igaro nuen. Oraingo nire gauza asko ulertzen ditut, gogoratzen dudanean bederatzi edo hamar
urte nituela, partida hasi baino ordu erdi lehenago, bakar-bakarrik igotzen nintzela ekialdeko tribunako zementuzko harmailetara, eta zutikako gunearen eta eserlekuen arteko hesien kontra jartzen nintzela. Atotxak oihan usaina zeukan. Hantxe nahasten ziren fruta-merkatuko usain ondu eta melengak, belar moztu berriaren lurrin freskoak eta puruen keak. Egun batean hesia ireki zuten, zelaira irten nintzen amona Pepik makila bati lotuta eman zidan trapu txuri-urdina astintzen nuen bitartean, areara joan nintzen arrapaladan, penalti-puntura, eta zartada imajinario bat jaurti nuen eskuadrara. Liga irabazi berri genuen"

 

Fitxa teknikoa:

  • Argitaratze-data: 2018ko otsailak 19
  • Salneurria: 8 €
  • Orrialdeak: 121
  • Jatorrizko izenburua: Mi abuela y diez más
  • Itzultzailea: Julen Gabiria
  • Azalaren diseinua: Artur Galocha
  • ISBN: 978-84-16001-83-5

 * Al realizar la compra acepto los términos y condiciones y las políticas de devolución y envío.

 



Artículos relacionados