€22.90
Duela bostehun urte, Magallaes eta Elkanoren espedizioak lehen itzulia eman zion munduari. Orain, Ander Izagirre Getariatik abiatu eta Getariara bueltatu da, Elkanoren jaioterritik Elkanoren jaioterrira, eta itzuli geografiko, historiko eta mentala eman dio euskaldunen herriari.
Bizikletaz egindako bidaia honetan istorio harrigarriak aurkitu ditu: duela bostehun urtekoak (nabigatzaileak, esploratzaileak, esklaboak, iraultzaileak, enperadoreak, erbesteratuak, baleazaleak, hemengo espirituak, hango jainkoak) eta oraingoak (esploratzaileak, arrantzaleak, meatzariak, etorkinak, arotzak, arkeologoak, sukaldariak, eskultoreak, poetak, txokolategileak). Munduaren lehen itzulian parte hartu zuen euskal gizartearen eta gaur egungoaren arteko kontrasteak eta antzekotasunak azaleratzen ditu Izagirreren testuak, eta agerian jarri argiz eta odolez blaitutako gure historia, kulturen arteko nahasketa, esploraziorako pasioa.
Bidaia-kronika, abenturen narrazioa, azalpen historikoa eta saiakera fina nahasiz, Izagirrek zalantzan jartzen du euskaldun aratz eta menderaezinaren mitoa, bere esentzien baitan bildutako euskaldunaren figura: «Irudi bakarrean sinplifikatu behar badira, euskaldunak ez ziren nekazari isolatuen herri bat hain justu, ezpada nabigatzaile promiskuoen herri bat».
Beti komeni da gauza guztiei bueltak ematea. Batez ere, herrialdeei.
«Izagirrek bidaia-kazetaritzari buruzko beste lezio bat eman digu. Euskaldunen herrian barrena bizikletaz nabigatuz, itsasora begira bizi izan den herri kulturaniztun honi buruzko topikoak deseraiki eta istorio liluragarriak kontatzen ditu, munduaren lehen itzulitik hasi eta gaur egungo esplorazioetara heldu arte».
Mikel Ayestaran
Fitxa teknikoa
€18.90
QUINTA EDICIÓN Este libro es un striptease sentimental envuelto en papel de periódico y conservado a 20 grados bajo cero. Se puede leer como una novela de formación, de...
Ver todos los detalles del producto »
€6.99
* La versión digital del libro se descarga en formato .epub sin DRM. Para convertirlo a otros formatos, como .mobi, el proceso puede hacerse fácilmente con el programa gratuito Calibre....
Ver todos los detalles del producto »
€13.90
Seís días a pie por los Apeninos Ander Izagirre cruzó los Apeninos a pie, desde Bolonia hasta Florencia. Luego escribió...
Ver todos los detalles del producto »
€14.90
«Álex Ayala es uno de los cronistas más originales y agudos que hay hoy en América Latina. Ha escogido Bolivia como base de operaciones y allí se ha convertido...
Ver todos los detalles del producto »